Taberna Ibiltaria  
 
  Sarrera 21-11-2024 05:15 (UTC)
   
 

 

TABERNA IBILTARIA

 

Nor garen

    
Hogei pertsonaz osatutako talde bat gara, danak bizkaitarrak. Euskara eta kantatzea gure zaletasun handienetarikoak direlarik, 2001-tik herririk herri gabiz jendea euskaraz kantatzen iminten. Beraz, ez doguz kantaldiak eskaintzen. Egiten doguna herriko jendea kantatzen imintea da, guk zuzendu eta lagunduta. Ildo horretan esan behar da laguntza hori eskaintzeko hainbat musika tresna daukagula, ala nola akordeoia,txirula, biolina, jenbe (afrikako tanborra) edo gitarra batzuk.
 
Zeintzuk diran gure helburuak
Musika eta kantak gure kulturaren aberastasun garrantzitsuak izan dira. Betidanik egon da lagunekaz kaleetatik abesteko ohitura baina apurke apurke gitxiagora doala esango geunke. Uste genduan ohitura polit hori ezin zala galdu.
Euskeraz kantatzea euskera egiteko modu dibertigarri bat da, zalantza barik.
Azkenez, esan dogun moduan, jendeen artean jotzen eta kantatzen primeran pasatzen dogu. Guzti honegatik pentsa genduan zeregiteko handia egoala eta bide horretan diardugu.
Beraz, Euskal Herriko abestiak kalean eta tabernetan kantatzeko ohitura zaharra berpiztea eta, aldi berean, euskara indartzea dira gure helburu nagusiak, baita bide batez jendeak ordu batzuez atzineko kantak abesten eta gogoratzen gozatea.
Dana dala, euskal kulturaren aldeko edozein ekintza bultzatzeko edo animatzeko deitzen badauskue ere, ez dogu huts egiten.
Dirue irabaztea ez dago gure helburuaren artean, eta taldeko kide bakoitzak bere ogibidea honetatik aparte dauka. Alderantziz, orain arte gure afizio hau hainbat diru kosta jaku baina holan eta guzti ere merkea da guretzat, emoten dauskun satisfazioa kontutan hartuta.
Holan da guzti ere, diruaren bat eskaintzen dauskuenean onartu egiten dogu, aurrerago esaten diran gastuak gitxiagotzeko. Dana dala, dirua ez da inoiz arazorik izan geugaz kontatzeko. 
 
Zelan lortzen doguzan helburu horrek
Hasikeratik konturatu ginen euskaldun guztiari kantatzea gustatzen jakola, bakarrik behar dauala pizteko zeozer. Bestalde batetik, herriko kantuen musika danak dakie, baina kantuen hitzak ez dabez danak gogoratzen edo ezagutzen. 
Hortaz, edozein herrira goazenean, musika jotzen eta kantatzen hasi baino lehen jendearen artean liburutxu batzuk banatzen doguz abestien letrakaz. Liburutxu horrek gehienetan guk geuk egin eta ordaintzen doguz gure kontura, eta gainera ez doguz gero berrezkuratzen, jendearentzako itxiz. Beraz, jendeari emon emoten dautsoguz, eta esan beharra dago jendeak oparia eskertzen dauala beti. Liburu banaketa honen ostean musika jotzen eta kantatzen hasten gara, eta jende guztia, zahar eta gaztea, geugaz kantatzen hasten da gure musika eta emandako liburutxuak lagunduta.
Arazorik handiena amaitzeko modua topatzea izaten da, jedeak ez dau inoiz amaitu gure eta.
Guzti hau edozein herritako kalean parata edo ta tabernarik taberna ibilita izaten da.
               
 
Non egon garan eta lekuak zelan aukeratzen doguzan
Hasikeran inork deitu barik edozein herritara joaten ginan baina gaur egun nahiko gara ezagunak, batez ere egon garan lekuetan eta, askotan, deitzen dauskuen leku guztietara heltzea ezinezkoa egiten jaku. 
Honek esan gura dau batzuetan aukera bat baino gehiagoen artean aukeratu behar dogula. Horretarako gure uztez behar izan handiagoa non dagoan aditzen dogu.
Horregatik joan ginen 2007an, esate baterako, Naparrako Miranda de Argan egiten dan Euskararen egunara, bertako “Asociación de Amigos del Euskera”-k deituta.
Arrazoi bardinagatik 2008an Sopelan edo Zamudion egon gara behin baino gehiagotan, hango elkarte euskaltzale batzuk deituta (Aitxu eta Lagatsu, hain zuzen).
Pozik esan geunke esagunak garala Bilboko alde zaharrean, Mungian, Baionan, Sondikan, Erandion, Orozkon, Bakion, Mundakan, Bermeon, Sopelan, Berangon, Miranda de Argan, Getxon, Gernikan, Donibane Lohitzunen, Elorrion, Durangon, Baigorrin, Oyonen Dublinen edo Irunean, besteak beste.
  
Erreferentziak
Hamar urtetan hainbeste lekuetan egonda, errez topa lei gure barri, bai erakunde publiko zein pribatuen artean .
Bakio, Bermeo, Gatika, Mungia, Mundaka, Orozko, Oyon, edo Zamudioko Udaletxeetan, esaterako, gure barri zehatzak emon leiez.
Bardin bardin hainbat elkarte pribatuetan. Hala nola Aitxu Sopelako elkartean, Iruneako Orrega Fundazioan, Zamudioko Lagatzu elkartean, Baionako “Baionan Kantuz” taldean edo Miranda de Argako “Asociación de Amigos del Euskera” elkartean.
 

 
Erdu gugez gaurko ta betiko kantak abestera!!!!
 
 
  MENUA
 
 
 
 
 
  DATOZENAK
APIRILA
24-25. Zapatu-Domeka.
Baiona-Baigorri

MAIATZA
08. Zapatua.
Nazioarteko Folklore Jaialdia. Portugalete

EKAINA
25. Barikua. 12:30tan.
Etxebarri
  AURREKOAK
MARTXOA
26. Barikua.
Leioa
Hoy habia 1 visitantes (2 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis